José María Setién, Donostiako gotzain emeritua eta Jakiundeko akademikoa zendu da

José María Setién, Donostiako gotzain emeritua eta Jakiundeko akademikoa zendu da

José María Setién, Donostiako gotzain emeritua eta Jakiundeko akademikoa zendu da iktus baten ondorioz uztailaren 10eko goizaldean, 90 urte zituela.

Setien jaunak Gasteizko Apaiztegian ikasi zuen, eta Erromako Unibertsitate Gregorianoan. Teologia Sakratuan lizentziatu zen han, eta Zuzenbide Kanonikoko doktoretza eskuratu zuen. Apaiz ordenatu zuten 1951n, eta, 1955ean, Teologia Moraleko irakasle Gasteizko Apaiztegian. 1960an, irakasle izan zen Salamancako Eliz Unibertsitatean, bai Zuzenbide Kanonikoko Fakultatean, bai Teologiako Fakultatean, zeinean dekano izan baitzen.

Zuzendari espiritual izan zen Gasteizko Apaiztegian; bokazio berantiarrentzako El Salvador Ikastetxeko errektore, Salamancan, eta Pastoraltzako bikario, Santanderko Elizbarrutian. 1972an, Zama Minor-eko apezpiku titular izendatu zuten, eta Donostiako apezpiku laguntzaile. On Jacinto Argayak berak apezpikutu zuen, Donostiako Artzain Onaren katedralean, urte horretan berean. 1979tik 2000 arte, Donostiako apezpikua izan zen.

2003an, Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman zion, egiaren eta giza eskubideen alde egindako lanagatik.

Honako hauek bere azken idazlanen artean: De la Ética y el Nacionalismo (2003); A los 40 Años de la Pacem in terris. Innovación y actualidad (2003); Pueblo Vasco y Soberanía (2003); Unidad de España y Juicio Ético (2004); Bases éticas para la paz. Reflexiones actuales sobre la Pacem in terris (2004); Al servicio de la paz en la Justicia (2006); Laicidad del Estado e Iglesia (2007), eta Un Obispo Vasco ante ETA (2007).

Albistea EITBn

274 -tik 278 -rako elementuak erakusten, guztira:278
top