Jakiunde 2022 egutegiak Maria Jesus Esteban Galarza, Frantziako CNRS-Ikerketa Zientifikoen Zentro Nazionaleko ikerketa zuzendaria aurkezten du otsailean.
Egutegiaren protagonistek esaldi bat aukeratu dute haien argazkian jartzeko, eta hauxe da Maria Jesus Estebanek diona: "Beti gustatu izan zait ezezagunari aurre egitea eta problemak ebaztea."
Marina Palacio argazkilariak Bilboko Arte Ederren Museoan atera zuen Jakiundeko akademikoaren irudia, Dora Salazar artistaren "Ehuntzen II" eskulturaren ondoan. Bideo honetan azaltzen dubere aukeraren zergatia.
Alonsotegin jaioa, Bizkaian (1956), Maria Jesus Esteban Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1981). Gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibersitatean.
Jakiundeko akademikoak jasotako sariak eta errekonozimenduak ugariak dira, hala nola, Frantziako Chevalière de l'Ordre National du Mérite (2012), CAF-Elhuyar Merezimendu Saria (2017), SIAM-Society for Industrial and Applied Mathematics erakundeak emandako SIAM saria (2019) eta Frantziako Akademiako Jacques-Louis Lions saria (2019). Bestalde Doctor Honoris Causa izendapena du Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), Valentziako Unibertsitatean (2017) eta Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean (2019). Horrez gain, London Mathematical Societyko ohorezko kidea da eta Academia Europaeko kidea.
Bere ikerketak fisika eta kimika kuantikoaren esparruko modelizazio matematikoa du ardatz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria da, Paris-Dauhpine unibertsitateko Matematika sailean kokatutako Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE) zentroan, CNRSko ikerketa-lanetan Paris VI unibertsitatean ekin ostean.
Maria Jesus Esteban 2015etik da Jakiundeko kide.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...