Humboldt Ikerketa Saria eskuratu du Félix Goñi jakitunak, Euskal Herriko Unibertsitateko Biokimika eta Biologia Molekularreko katedradunak («A. v. Humboldt – J.C. Mutis Forschungspreis», Alexander von Humboldt eta José Celestino Mutis zientzialari handien omenez), 2021eko edizioan. Saria Alexander von Humboldt Fundazioak ematen du, eta Europako sari prestigiotsuenetako bat da, zientziaren arloan.
Sariaren berri eman duen jakinarazpenean, Humboldt Fundazioak euskal zientzialariaren «ikerketa eta irakaskuntza lorpen garrantzitsuak» nabarmentzen ditu. Saria 60.000 €-koa da, eta harekin batera, berariazko gonbidapen bat egiten zaio ikertzaileari ikerketa proiektu berriak hasteko, Alemaniako zientzialariekin batera.
Felix Goñi irakasleak hau aipatu du sariaz: «Topiko bat da esatea sari honek urte luzez egindako talde lana saritzen duela. Kasu honetan, ordea, topikoa egia da. Doktoregoko eta doktorego ondoko hamaika ikaslek lagundu dute nire laborategian, lau hamarkada luzez. Eta taldearen oinarria (funtsezkoa, gutxi ikusten bada ere) nire emaztea da, Alicia Alonso irakaslea. Pozik nago, gainera, saria nire ibilbide akademikoaren amaieran iritsi delako, aurten hartu behar baitut erretiroa. Niretzat urrezko amaiera bat da… brontzezko ibilbide batentzat.»
Félix M. Goñi (Donostia, 1951) Nafarroako Unibertsitateko Medikuntzan eta Kirurgian doktorea da. Bere prestakuntza Londresko Unibertsitatean osatu zuen. UPV/EHUko irakasle atxikia izan zen 1978. urtetik, eta Biokimika eta Biologia Molekularreko katedraduna, 1984. urteaz geroztik. Haren ikergai nagusia mintz zelularrak dira, eta horiei buruzko 300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu aldizkari espezializatuetan; haren artikuluak 14.000 aldiz baino gehiago aipatu izan dira, beste hainbeste argitalpenetan. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren Politika Zientifikoko zuzendaria (1995-1999) eta CSIC-UPV/EHU ikergune mistoaren Biofisikako Unitatearen zuzendaria izan da (2002-2015). Era berean, egonaldiak egin ditu irakasle eta ikertzaile gisa Victoria Unibertsitatean (Kanada), Bath Unibertsitatean (Erresuma Batua) eta Bartzelonako Centre de Recerca Genòmican.
Elkarte zientifiko askotan bete izan dituen ardurekin batera, Goñi irakasleak, besteak beste, Euskadiko Ikerketa Saria (2002) eta Avanti-EBSA Lipid Award saria (2013) jaso ditu. Jakiundeko (2007) jakitun osoa da; Bizkaitar Argiaren (2012) izendapena jaso du; Alfontso X. Jakitunaren enkomienda du (2014), Ordenaren Xaflarekin, eta Honoris Causa doktorea da, Bordeleko Unibertsitatean (2016).
Iturria: UPV/EHU albisteak
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...