Gregorio Monrealek Carlos III. Noblearen Gurutzea jaso zuen maiatzaren 7an Nafarroako presidente Uxue Barcosen eskutik, "Foru Erkidegoaren garapena, proiekzio eta prestigioaren alde nabarmenki lan egiteagatik".
Nafarroako presidenteak adierazi zuenez, Jakiundeko kidea “modu bereziz nabarmendu da Unibertsitate eta zuzenbide-zientziaren arloan" eta gaineratu du Monreal jaunak mundu akademikoan zein instituzioetan izandako karrera oparoan zehar eskuratutako Zuzenbidearen Historiari buruzko ezagutza, katedra sortu duten zuzenbide-lanetan gauzatu dela, eta lan hauek betirako gure bizikidetzaren iragana eta orainaren erreferentzia izango direla.
http://www.jakiunde.eus/miembros/m/?mid=65&n=Monreal-Zia-Gregorio
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...