José Ramón Recalde jakituna uztailaren 17an zendu zen, 85 urte zituela, biriketako enbolia baten ondodrioz.
Jurista, saio-idazlea eta politikaria, José Ramón Recalde Díez (Donostia, 1930) Zuzenbidean doktore egin zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU); katedraduna eta irakasle emeritu izan zen Deustuko Unibertsitateko Enpresa Zientzien Fakultatean, Donostian. Lan-arloko abokatua, Frente de Liberación Popular (FELIPE moduan ezagunagoa) erakundearen sortzaileetako bat izan zen.
Espainiako Langile Alderdi Sozialistan (PSOE) eta UGTko kide egin zen. Euskadin Autonomia Aurreko Organoa sortu zenean, Giza Eskubideen zuzendari izan zen Barne Sailean. Handik urte batzuetara, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izan zen (1988-1991) eta Justizia sailburua (1991-1994).
"Fe de vida" (2004) idazlana azpimarratu daiteke Recalde jaunaren lanen artean, harengatik biografiako XVII. Comillas Saria jaso zuelarik. Gainerako saiakeren artean, "Integración y lucha de clases en el neocapitalismo" (1982), "La construcción de las naciones" (1982) eta "Crisis y descomposición de la política" (1995) nabarmentzen dira.
Meritu Konstituzionalaren Ordena, eta Alfontso X.a Jakitunaren Gurutze Handia jaso zituen.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...