Sinnergiak Social Innovation (UPV/EHU) erakundeak “HIDDEN INNOVATION; CONCEPTS, SECTORS AND CASE STUDIES” Javier Castro Spilak, Javier Echeverríak eta Alfonso Uncetak elkarrekin argitaratutako liburua plazaratu du.
Liburuak hainbat sektorek bizi duten berrikuntza ezkutuari buruzko artikuluak aurkezten ditu. Berrikuntza ezkutua egoteak politika publikoengan zein antolaketa eta dinamika sozialengan hainbat inplikazio ditu.
Berrikuntza ezkutua ez da kontzeptu bat, baizik eta politika publikoengan eta hainbat berrikuntza prozesuengan arreta jartzen duen tresna. Uste baino berrikuntza gehiago dago. Berrikuntza ezkutuaren kontzeptuak eztabaida epistemologikoa dakar, zenbait sektoreen baitan berrikuntza prozesuak nola azaleratu eta ikusarazi aztertzen baitu.
Liburua ingelesez argitaratu da soilik eta honako loturan eskuratu daiteke doan: http://www.sinnergiak.org/index.php/sinnergiak-publica-el-libro-hidden-innovation/
Iturria: www.sinnergiak.org
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...