William A. Douglass eta Jon Bilbaoren "Amerikanuak. The Basques in the New World" lana argitaratu zela 40 urte bete diren honetan, euskaldunen emigrazioaren eta munduan zeharreko presentziaren inguruko ikerketen abiapuntutzat hartzen den liburuaren egilekidea omenduko du Baionako Euskal Museoak.
Urriaren 23an Baionako Euskal Museoan "Euskal emigrazioari buruzko ikerketak" izeneko mintegia egingo da eta abenduaren 9an, Mondragon Unibertsitatean "Euskaldunen irudia eta errepresentazioa" izenekoa, urteurrena ospatzeko unibertsitate artean antolatutako ekitaldien barne.
Baionako Euskal Museoa eta Mondragon Unibertsitatearekin batera, Euskal Herriko Unibertsitateak, Nafarroako Unibertsitateak, Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak hartu dute parte unibertsitate arteko mintegietan, besteak beste.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...