Etxepare Euskal Institutuak Mariasun Landa omendu zuen XXXIV. UPV/EHUko Uda Ikastaroen baitan, uztailaren 8tik 10era Miramar Jauregian antolatutako Excellence in Basque Studies ikastaroaren bosgarren edizioan. Ikastaroan, besteak beste, haur eta gazte literatura, genero ikasketak, irakurzaletasuna garai digitalean, eta gizarte eleaniztunak idazleari sortzen dizkion erronkak aztertu ziren, guztiak, Mariasun Landak urtetan jorratu dituen gaiak.
Ikastaroa amaitzeko Akademiako kidearen lanen irakurketa literarioa egin zen Donostiako Aquariumen, beste idazleen artean Bernardo Atxaga jakitunak parte hartu zuelarik.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...