Teresa Catalán musikagile nafarra apirilaren 4an omendu dute Madrilgo Conde Duque zentroan "Ellas Crean" zikloaren baitan.
2017an Musika Sari Nazionala jaso zuen akademialariaren omenezko ekitaldia 18:00etan hasizen "Teresa Catalán, compositora. Ética y Estética" dokumentalarekin. Mahai inguru batek jarraituko zion dokumentalari eta bertan hartu zuten parte Carme Fernández Vidal, musikagile eta Zientzia Historikoetan eta Arteen Teorian doktoreak; Patxi Larrañaga, kultura gestore, kritikari eta arkitektuak; eta Pilar Ríus, gitarra-jotzaile eta Emakumeak Musikan Elkarteko presidenteak.
Eztabaida-solasaldia eta gero, 20:00etan, Teresa Catalánen obrak eskaini zituzten kontzertuan Marta Knörr mezzosopranoak eta Mario Prisuelos pianojoleak, egitaraua hauxe izan zelarik:
Elegía nº 3 (2007) – 7’
Juguetes rotos (1995) – 9’
La danza del gozo vermell (2013) – 8’
Esparzas (2010), ahotsa eta pianorentzat– 5’
Hom fora seny [Zentzutasunik gabeko gizona] (2000), ahotsa eta pianoarentzat– 8’
Omenaldia Madrilgo Conde Duque Zentroaren Ellas Crean Jaialdiaren baitan antolatu zen. Nuria Ruiz de Viñaspreren albistea: http://ellascrean.com/oximoron-musical/
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...