Gotzon Arrizabalagak HOTSAK/SONIDOS: "Filosofiaren hotsak" zikloaren bigarren hitzaldia eskaini zuen: "La voz de los filósofos", Nafarroako Artxibo Erreal Nagusiko auditoriumean, urriaren 14an.
Hogei bat lagun elkartu ziren hitzaldian, Nafarroako pandemia egoera dela eta aforoa oso murritza delako. Hegelen Estetikan soinu filosofikoa eta musika-soinuaren arteko barrutiaren diferentzia aztertu zuen hitzaldiak, eta ondoren ikusentzuleeen galderentzako tartea egon zen.
Gotzon Arrizabalagak Metafisika, Aintzinako Filosofiaren Historia eta Musikaren Filosofia irakasten ditu Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, Donostiako Orfeoiko bulego teknikoko kide eta ahots-teknikaren irakasle arduraduna da. Horrez gain, Concerto Donostiarra taldeko zuzendaria da.
Urriaren 21ean, Víctor Gómez Pin filosofo eta JAKIUNDEko kideak "Filosofiaren haurtzaroko soinua" hitzaldia eskainiko du, leku berean, arratsaldeko 19:00etan.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...