"Ideien hotsak" entzungo dira, berriz ere, HOTSAK/SONIDOS zikloaren baitan, Teresa Catalán eta Igor Ijurra Jakiundeko kideek koordinatutako zikloan.
Aurtengo edukiak musika eta kritika, musika eta gaur egungo gizartea, musika eta futurismoa, eta musika eta politika izango dira, azken gai honekin hasiko da honako egitaraua:
- Azaroak 2:
POR UNA EDUCACIÓN MUSICAL EUROPEA
Enrique Barón Crespo, abokatua eta akonomialaria, Yehudi Menuhin FUndazioaren presidentea.
- Azaroak 9:
NESSUN DORMA. SONIDOS DE LA CIUDAD FUTURISTA
Marta Cureses, Musika arloko katedraduna, Arte eta Musikologia Saila, Oviedoko Unibertsitatea.
- Azaroak 16:
LA MÚSICA EN LA SOCIEDAD ACTUAL: QUO VADIS? NORA ZOAZ?
Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendaria, Jakiundeko kidea.
- AZaroak 23:
APRECIAR LA MÚSICA HOY. EL PAPEL DE LA CRÍTICA EN UN MUNDO CAMBIANTE
Álvaro Guibert, musika kritikaria Madrilgo Reina Sofia Musika Goi Eskola.
HItzaldiak asteazkenez dira, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusian Iruñean, eta sarrera doan da.
Hotsak/Sonisdos Nafarroako Gobernuak eta Laboral Kutxak babesten dute, eta Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren lankidetza du.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...