Manuela Cortés arabistak eskaini zuen "Erlijioen Hotsak" zikloko hirugarren hitzaldia: "Música, terapéutica y espiritualidad en la tradición islmámica", Musikeneko auditoriumean, urriaren 13an.
Islamaren lehen mendeetatik, musika eta kantua musulmanen bizitzaren eta oroitza profanoen parte izan direla adierazi zuen Andaluziako Historiako Akademiaren kide eta Granadako Unibertsitateko irakasleak. Jurisprudentzia islamikoaren esparruan, teologoek musika, kantua eta musika-tresnak onartzeari edo debekatzeari buruzko eztabaida planteatu dutela azaldu zuen. Hori, baina, ez da oztopo izan meskitetan salmodia koranikoak –melodia modalak dituzte– egoteko. Musika, kantua eta musika-tresnak, gainera, mundu islamikoan hedatuta dauden tradizio sufiko zenbait kofradiak bereizgarri duten espiritualtasunaren parte dira. Musika-jardunak, Jaungoikoari, Mahomari eta kofradietako nagusiei alabantza egiteko kantu poetikoak, musika-tresna, erritmoak eta dantzak. Elementuok kofradia horietako (tariqa) trantze-erritualean sartuta daude, esanahiz betetako bide gisa, arima garbitzea, espiritua goratzea eta Izaki Gorenarekin bat egitea direla helburu.
"Erlijioen hotsak", Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako zikloak, arqueoakustika, kristau tradizioko lurraldetako musikaren historia, eta musika tradizio islamikoan aztertu ditu, eta urriaren 27an herri juduen tradizioetan musikak izandako eragina azalduko duen hitzaldiarekin amaituko da, Jorge Rozemblom musikologoarekin.
Zikloak Musikeneren lankidetza eta Laboral Kutxaren babesa du.
Hitzaldiak auditoriumean eskaintzen dira, indarrean dauden segurtasun neurriekin.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...