Humberto Bustince jakituna, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna IFSA, Sistema Difusoen Nazioarteko Elkarteko presidente izendatu dute, abuztuaren 20-23 artean egindako International Fuzzy Systems Association (IFSA 2023) erakundearen 20. mundu mailako kongresuan.
Sistema difusioen teoria eta aplikazioaz arduratzen diren munduko 16 elkarteak biltzen ditu IFSA erakundeak.
Albistea UPNA/NUP-eko web orrian: https://www.unavarra.es/sites/actualidad/contents/noticias/2023/08/28/Bustince-presidente-IFSA.html
Humberto Bustince Sola Uxuen (Nafarroa) jaio zen 1958an. Fisikan lizentziatu zen, Salamancako Unibertsitatean eta Matematiketako doktore egin zen Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Konputazio-Zientzia eta Adimen Artifizialeko katedraduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan; ohorezko irakaslea, Nottinghameko Unibertsitatean; eta kidea Smart Cities, Navarra Biomed eta IDISNA (Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutua) ikerketa-erakundeetan. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Adimen Artifizial eta Arrazoibidearen Hurbilketako ikerketa-taldearen sortzailea eta arduraduna da.
Bere lorpen zientifikoen artean hurrengo hauek nabarmendu ditzakegu: Entropia tarte-baloratu difusoa eta entropia intuizionista difusoa eta irudiaren prozesamenduan duten aplikazioa definitzea. Teilakapen (overlap), taldekatze (grouping) eta baliokidetasun murriztuaren funtzioen kontzeptuak azaltzea. Monotonia direkzionalaren kontzeptua definitzea eta, horri lotuta, datuen aurre-eransketaren kontzeptua eta horren aplikazioa datu-meatzaritzan. Tarteen arteko ordena onargarriaren kontzeptua definitzea.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Industria eta Telekomunikazioetako Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko zuzendariordea izan da, eta parte hartu zuen unibertsitate horretako Ingeniaritza Informatikoko titulazioaren eta Ingeniaritza Informatikoko graduaren ezarpenean, bai eta Datuen Zientziako graduaren sorkuntzan eta garapenean ere, unibertsitate horretan bertan.
Logika eta Teknologia Difusoen Europako Elkartearen (EUSFLAT) Mathware and Soft Computing aldizkariko editoreburua. Axioms aldizkariko editoreburua. JCRko hainbat aldizkariren batzorde editorialeko kidea.
IEEE Transactions on Fuzzy Systems aldizkarian 2013. urtean argitaratutako lanik onenari emandako sariaren irabazlea. Nafarroako Unibertsitate Publikoko 2015eko ikerketa-sariaren irabazlea. Nazioarteko Sistema Difusoen Erakundeko (IFSA) Fellow kidea. Nafarroako Gobernuak ematen dute Karlos III.a Noblearen Gurutzea jaso du 2017an. Jakiundeko kide hautatu zuten 2017ko azaroaren 24an.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...