Iciar Astiasaran, Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatologiako katedraduna, Elikaduren Zientzien Institutoko (ICAUN) zuzendarikidea, eta Ikerketa errektoreordea, lehendakariorde izendatu du Jakiundeko lehendakariak. Barne araudiaren arabera, lehendakariordearen eginkizuna izango da Juan Ignacio Perez UPV/EHUko Fisiologia katedraduna eta Akademiako lehendakaria ordezkatzea bere zereginetan, ordezte, ez egote edo ezintasun kasuetan.
Juan Ignacio Perez buru duen Mahaia, honako kide hautetsiek osatzen dute Iciar Astiasaranekin batera: Andres Arizkorreta, Mª Isabel Arriortua, Agustin Azkarate, Humberto Bustince, Teresa Catalán, José Luis de la Cuesta, Maria Jesus Esteban, Sonia Gaztambide eta Helena Matute, Jakeline Barker idazkaria eta Juan José Álvarez diruzainaz gain.
Akademiako Batzarrak 2020ko azaroaren 8an egindako Ohiko Osoko Bilkuran hautatu zuen laur urteko agintaldian izango duen Mahaia.
Albistea Diario de Navarra egunkarian.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...