Juan Pablo Fusi jakituna Historiako Errege Akademiako kide egin dute eta "Espacios de Libertad. La cultura española y la recuperación de la democracia (c.1960 – c. 1990)" izan da bere sarrera hitzaldia.
Juan Pablo Fusi Aizpurua (Donostia, 1945) Historia Garaikideko katedraduna da Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1988). Aurretik, Kantabriako Unibertsitateko (1982-1986) eta Euskal Herriko Unibertsitateko (1986-1988) katedraduna izan zen. Oxforden ikasi zuen, Raymond Carr irakaslearekin eta 1976 eta 1980 artean Oxfordeko Unibertsitateko St. Antony's College-eko Iberiar Ikasketen Zentroko zuzendaria izan zen. Historian doktorea, Oxfordeko Unibertsitatean (1974) eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean (1979).
Espainiaren gaur egungo historia landu du nagusiki, eta Euskal Herriarena, bereziki. Idatzi dituen liburuen artean: España de la dictadura a la democracia (Raymond Carr-ekin, 1979); El País Vasco. Pluralismo y nacionalidad (1983); Franco, autoritarismo y poder personal (1985); España 1808-1996. El desafío de la modernidad (Jordi Palafox-ekin, 1997); España, la evolución de la identidad nacional (1999); Un siglo de España. La cultura (2000); La patria lejana. El nacionalismo en el siglo XX (2003), eta Identidades proscritas. El no nacionalismo en sociedades nacionalistas (2006).
Liburutegi Nazionaleko zuzendaria eta Ortega y Gasset Unibertsitate Institutuko eta Ortega y Gasset Fundazioko zuzendari akademikoa izan da.
http://www.revistadearte.com/2015/12/13/juan-pablo-fusi-ingreso-en-la-real-academia-de-la-historia/
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...