Donostiako JAKIN-MINA hiru zikloetako ikasleak bildu ziren hitzaldi bakar batean urtarrilaren 25ean, STM-ko auditorioan, Akademiako kide Sonia Gaztambide doktorearen hitzaldia entzuteko: "Ponle cara a la acromegalia".
Gipuzkoako ikastetxeetako DBH 4. mailako ehun bat ikaslek hartu zuten parte ekitaldian. Hitzaldia baino lehen, museoak dituen "Altzoko Handia", Miguel Joaquín Eleizegui Arteagaren hainbat objektu ikusi eta garaiko bizimodu, ohitura eta egoera soziopolitikoaren berri izan zuten ikasleek bisita gidatu batean. Ondoren, Gurutzetako Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologia eta Nutrizio Zerbitzuko buru Sonia Gaztambide doktorearen hitzaldia entzun zuten. Gaztambide doktoreak akromegalia, Handiak zuen gaitzari buruz hitz egin zuen.
Akromegaliak aldaketa fisiko larriak eragiten ditu, eskuak, oinak, masailezurra eta mingaina handituz, eta komorbilitate larriak eragiten ditu halaber, hala nola, gaitz kardiobaskularra, diabetesa, hipertentsioa eta tumoreak, kolon eta bular minibizia, esaterako. Espainian 3.000-tik gora dira akromegalia duten pertsonak. Gaitz arraro bat da eta 6 urte baino gehiago atzeratu ohi da diagnostikoa, horrhatik da hain garrantzitsua gaitzaren sintomak eta ezaugarriak ezagutzea.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...