Apirilaren 23an elkartu zen Jakiundeko batzarra Donostian, pandemiaren egoerak eraginda, udaberrian Euskal Herriko zortzi unibertsitate batean antolatu ohi duelako bere Bilkura. Aurten, aldiz, Donostiako Aquariumeko auditoriumean antolatu da Bilkura eta, Covid-19-aren kontrako neurri hertsiak beteaz, kide talde txiki batek Bilkuran presentzialki parte hartu ahal izan zuen. Gainerako kideek, telematikoki jarraitu zuten bilera.
Datorren udazkenean pandemia aurreko jarduerara itzultzeko itxaropena du Jakiundek, eta 2022ko apirileko Bilkura ESTIAn (Laburdi) ospatzeko asmoa du, 2020an Bidarteko Instituto Teknologikoan egitekoa zen elkarretaratzea bertan behera gelditu zelako. ESTIA-rako planifikatutako egitarau berari eutsi nahiko lioke Akademiak, garaia iristerakoan.
Egin berri den Bilkuran, Alejandro Tiana (UNED-eko errektore ohia eta Akademiako karguagatiko kide ohia) eta Iñaki Dorroronsoro (Eusko Ikaskuntzako lehendakari ohia, eta Akademiako kolaboratzailea bere kargua bete zuen urtetan), Ohorezko Kide berriak hautatzeaz gain, Akademiako Mahai berriak, Juan Ignacio Pérez lehendakaria buru zuela, 2021erako proiektu berriak azaldu zituen batzarkideen aurrean.
Jardueren artean azpimarratu daitezke, besteak beste, Humberto Bustince jakitunak koordinatutako Uxueko Uda Ikastaroa (abuztuaren 7-8an eta 28-29an), Nafarroako Unibertsitate Publikoko Udako Ikastaroen baitan. Beste hizlarien artean, bertan izango dira Teresa Catalán, konpositorea eta 2017ko Musikako Sari Nazionala; Agustin Azkarate, Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologia katedraduna eta Kultura Paisaien eta Ondarearen Unesco Katedraren zuzendaria, eta Conchi de la Rúa, Euskal Herriko Unibertsitateko Antropologia Fisikoko katedraduna. Aldi berean, María Bayo sopranoaren errezitaldia, eta Igor Ijurrak zuzentzen duen Iruñeko Orfeoiaren kontzertua eskainiko dira; biak ala biak jakitunak dira.
Hotsak/Sonidos egitasmoaren baitan, Teresa Catalán eta Igor Ijurra jakitunen koordinazioarekin, Ideian hotsak (musika eta mitologia, musika eta masoneria, musika eta esanahia eta musika eta feminismoa) zikloa eskainiko da, Iruñeko Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, eta Filosofiaren hotsak, Musikenen. Bi zikloak urrian antolatuko dira.
Bestalde, maiatzean, JAKIN-MINA egitasmoaren 10. edizioa amaituko da. 2020-2021 ikasturtean, gainerako jardueren antzera, egoera epidemiologikoaren eragina jasan dute DBH 4. mailako ikasleei zuzendutako hitzaldi zikloek, zuzen-zuzenean. Urrian hasiko den JAKIN-MINAren 11. edizioan ohiko ziklo eta hitzaldi kopurua eskaini ahal izatea espero du Akademiak, amaitzear dagoen edizioan 11 zikloetatik 6 egin dituelako eta hitzaldiak 55etik 30 izatera pasa baitira azken edizioan.
Jakiundek 100 kide ditu: 64 hautazko kide osoak dira, 8 karguagatiko kide osoak, 7 ohorezko kide, 10 kide urgazle, eta 14 kide urgazle gazteak (45 urtetik beherakoak). Hauetatik 27 emakumeak dira.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...