Javier Aguirresarobe jakituna Spain Film Comission erakundeko ohorezko enbaxadore izendatu dute eta "Espainian eta nazioartean duen ospeagatik, bere lan-eskarmentu zabalagatik eta Espainiak bertan filmatzeko eskaintzen dituen aukerak ezagutzeagatik eta nazioarteko produkzioak erakartzeko duen ezagutzagatik. Bere laguntzarekin, Espainia filmazioen eta formakuntzarako kokaleku izan dadin nazioartean ezagutarazteko hainbat ekintza landuko dituzte".
Fotografia zuzendariak urtarrilaren 23an FITUR SCREEN 2020 ekitaldiaren baitan jaso zuen merezimenduzko saria, Isabel Oliver, Espainiako Turismoko Estatu Idazkariaren eskutik.
Javier Aguirresarobek sei Goya Sari jaso ditu hamaika izendapenetatik, Erresuma Batuko Zine Akademiaren (BAFTA) sarietan izendapen bat izan du, San Diegoko Kritika elkarteko izendapen bat, Zinerako Idazleen Zirkuluko bi izendapen eta hiru domina eskuratuak ditu, Espainiako, Europako eta EEBBetako beste izendapen eta sarien artean. American Society of Cinematographers erakundeko eta Espainiako Fotografia Zuzendarien Elkarteko kide da, JAKIUNDEko kide izateaz gain.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...