"European Neutron Scattering Association (ENSA)" erakundeak "Walter Hälg 2017" saria eman dio Juan Colmenero jakitunari. Neutroien sakabanatzean lan nabaria eta koherentea eta epe luzera neutroien sakabanatzean eragin zientifikoa edota teknikoa izango duena saritzen du ENSAK 1999az geroztik, Europako zientzialari bati bi urtetik behin sara eskainiz.
Espainiako zientzialari batek saria lortzen duen lehenengo aldia da. Sari-banatze ekitaldia uztaila hasieran izango da, Hego Korean egingo den "International Conference of Neutron Scattering 2017" topaketaren baitan.
Colmenero jauna Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Polimeroak eta Solido ez Kristalinoak Ikerketa Taldearen burua eta Donostia International Physics Center Fundazioko presidenteordea.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...