JAKIUNDEk lehendakari berria hautatu du azaroan 6an egindako Osoko Bilkuran, Juan Ignacio Perez Iglesiasek zuzenduko du Akademia datozen lau urtetan.
Juan Ignacio Pérez, Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologiako katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendaria da, eta Jesus Ugalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fisikako katedraduna ordezkatuko du lehendakaritzan. Ugalde jauna zortzi urtez izan da Akademiako lehendakaria, 2012an Pedro Miguel Etxenike, JAKIUNDEko lehenengo lehendakaria ordezkatu zuenetik. Etxenike jauna JAKIUNDEko Ohorezko Lekendakaria da harrezkeroztik.
Jakiunderen Mahai berria honako hautazko kide osoek osatzen dute:
- Andrés Arizkorreta, CAF-eko presidentea.
- Maribel Arriortua, Kristalografia eta Mineralogia katedraduna (UPV/EHU, Leioa).
- Iciar Astiasaran, Bromatologia eta Nutrizio katedraduna (Nafarroako Unibertsitatea, Iruñea-Pamplona).
- Agustin Azkarate, Arkeologia katedraduna (UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz).
- Humberto Bustince, Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna (UPNA/NUP, Iruñea-Pamplona).
- Teresa Catalán, konpositorea, Konposizio eta Instrumentazio katedradun emeritua, Madrilgo Goi Mailako Errege-Musika Kontserbatorioan.
- José Luis de la Cuesta, Zuzenbide Penaleko katedraduna eta Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendaria (UPV/EHU, Donostia/San Sebastián).
- Maria Jesus Esteban, Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria (Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE), Université Paris-Dauhpine).
- Sonia Gaztambide, Gurutzeta Ospitale Unibertsitarioko Endokrinologiako eta Nutrizioko Zerbitzuaren burua, Barakaldo.
- Helena Matute, Psikologia Esperimentaleko katedraduna (Deustuko Unibertsitatea, Bilbo).
Aipatutako hautazko jakitun osoek kargua utziko duten honako kideak ordezkatuko dituzte Mahaiean: José María Asua, Injeniaritza Kimikoko katedraduna (UPV/EHU, Donostia/San Sebastián); Javier Echeverría, zientziaren filosofoa (Ikerbasque ikertzailea); Javier Tejada, Materia kontsentsatuko fisikaren katedraduna (Bartzelonako Unibertsitatea); José Félix Martí Massó, Donostia Ospitale Unibertsitarioko Neurologia Zerbitzuaren burua, eta Carmen Mijangos, Nanomaterial Polimerikoen eta Biomaterialen Saileko burua (ICTP), CSIC.
Mahaiaren osaketa amaitzeko, Juanjo Álvarezek, Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak (UPV/EHU, Donostia/San Sebastián) eta Akademiako kide urgazleak, JAKIUNDEren sorreratik diruzain izan den Sixto Jiménez ordezkatuko du, eta Jakeline Barkerrek idazkari nagusi karguan jarraituko du.
Bestalde, Akademiako 14 kide berrriak aurkeztu ziren Bilkuran. Kide hauek 2019ko azaroaren 8an hautatu zituen batzarrak, eta 2020ko apirileko Bilkuran ziren kargua hartzekoak. Konfinamenduaren ondorioz udaberriko Bilkura bertan behera gelditu zen, eta azaroko azken Bilkuran ere, modu presentzialean kargua hartu ezinik gelditu direnez, telematikoki egin du Akademiak haien aurkezpena.
Hona hemen 14 kide berriak:
- HAUTAZKO JAKITUN OSOAK:
- Alicia Alonso, Biokimika katedraduna (UPV/EHU, Leioa).
- José María Rodríguez Ibabe, CEIT-eko presidentea (Centro de Investigaciones Científicas), TECNUN, Nafarroako Unibertsitatea, Donostia/San Sebastián.
- KARGUAGATIKO JAKITUNA:
- Patxi Elissalde, ESTIA Teknologia Institutuko zuzendaria; Bidart, Lapurdi.
- JAKITUN URGAZLEAK:
- Begoña García Zapirain, irakasle titularra/ikertzailea, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
- Ivan Igartua, Filologia Eslabiarreko katedraduna, Arabako campuseko errektoreordea, UPV/EHU, Vitoria-Gasteiz.
- Igor Ijurra, Iruñeko Orfesoiko zuzendaria (urgazle gaztea zen eta urgazle izandatua izan da).
- Roldán Jimeno, Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra, UPNA/NUP, Iruñea-Pamplona.
- David Mecerreyes, Polymateko zuzendariorde zientifikoa, Donostia/San Sebastián.
- Esteban Morrás, DAS-NANO enpresako zuzendaria, Nafarroa.
- JAKITUN URGAZLE GAZTEAK:
- Edurne Bartolomé, Soziologiako iraskasle titularra/ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea, Bilbo.
- Ion Errea, Materialen Fisika Zentroko ikertzailea, CFM-CSIC eta UPV/EHUko Fisikako irakasle albokoa, Donostia/San Sebastián.
- Aran García-Lekue, Fellows Gipuzkoa, DIPC, Donostia/San Sebastián.
- Iñaki Pinillos, NASERTIC-eko zuzendaria, Nafarroa.
- Jon Mikel Zabala, irakaslea/ikertzailea, Deusto Business School, Deustuko Unibertsitatea, Donostia/San Sebastián.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...