Juan Ignacio Pérez (Salamanca, 1960), UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Fisiologia katedraduna eta Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendariak eskuratu du Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 2019.
Maiatzaren 9an jakinarazitako erabakian, bere zorroztasun akademikotik eta zientzia arlo guztien ezagutza zabaletik abiatuta, euskal gizartean kultura zientifikoa sustatu duela azpimarratu du epaimahaiak. Aldi berean, euskal unibertsitatea gizartera gerturatuz, ezagutza maila areagotuz eta begirada kritikoa garatuz.
Horraz gain, sariak JAKIUNDEren JAKIN-MINA programaren koordinatzaile eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendaria izanik, ezagutzak ugaritzeko eta zabaltzeko bideratzen dituen ekintzak goraipatu ditu. Katedran egindako lanari esker, PRISMAS saria eskuratu zuen 2014an katedrak, Espainia mailan dibulgazioaren arloan dagoen saririk garrantzitsuena.
Hainbat jakitunek eskuratu dute Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Saria 1995ean sortu zenetik, hauxe zerrenda: Teresa del Valle (2018), Montxo Armendáriz (2017), Javier Echeverría (2016), Juan José Álvarez (2015), Mariasun Landa (2014), Mª Carmen Gallastegui y Francisco Etxeberria (2013), María Bayo (2011), Daniel Innerarity (2008), Gregorio Monreal (2007), Maite Lafourcade (2006), Gurutz Jauregui (2003), Bernardo Atxaga (2002) eta Jesus Altuna (1998).
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...