Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioak eskainitako Musika Sari Nazionala 2017 irabazi du Teresa Catalán konpositoreak Konposizio sailean. Musikagile nafarra Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioko katedraduna da Konposizio eta Instrumentazioan. Epaimahaiak adierazi duenez "Bere lan-katalogoa zabala eta anitza da, abesti lirikoetatik hasi eta obra sinfonikoak ere bereganatzen dituelako. Azken urtetan "Printzesaren Dantza" eta "Aldonza y Crésida" obren estreinaldiak azpimarratu daitezke". Epaimahaikideek "egindako lan pedagogikoaren eta musika garaikidearen zabalkundearen garrantzia, eta musika hezkuntzari eskainitako denbora luzea" nabarmendu zuten.
Jakiundeko kideak Encomienda de la Orden al Mérito Civil saria jaso zuen 2011ean eta egun Nafarroako Gobernuko Kultura Batzordearen kide da. Bere musika-lanek genero guztiak zeharkatzen dituztela esan daiteke, eta azpimarragarriak dira kamera lanak, pianorako obrak eta, aipatu bezala, bere lan pedagogikoa, nabarmentzekoa izanik Moskuko Tchaikovski Kontserbatorioan irakasle-gonbidatua izana dela.
Teresa Catalánek Rosa Torres-Pardo pianistarekin partekatzen du Musika Sari Nazionala, azken honek Interpretazio sailean bereganatu baitu. Saridun bakoitzak 30.000€ jasoko ditu.
(Iturria: Europa Press)
Albistea: Cuatro
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...