Javier Echeverria jakitunak La energía digitalizada. El coste energético de las "Nubes digitales" hitzaldia eskaini zuen otsailaren 27an CIVICAN-en, Iruñean.
Zientziaren, teknologiaren eta berrikuntzaren filosofoak, erabiltzaileok interneten eta sare sozialetan egiten dugun ekintza bakoitzeko kostu energetikoa ezagutu beharko genukeela adierazi zuen. Javier Echeverríaren ustez, gizakiok, persona fisikoez gain, teknopertsonak ere bagara, telefono adimentsuak, ordenadoreak eta hainbat aparailu elektronikoekin harremanetan bizi garenez gero. Teknopertsona garen aldetik, “hodei digitalean”, hau da, eskura ditugun tresna elektronikoen bitartez burutzen ditugun ekintzak metatzen eta kudeatzen diren teknoespazioan, gure jarduerak duen kostu energetikoa zein den jakin beharko genuke. Hortaz, “hodei digitalean” gure ekintzek duten kostu energetikoaz jabetuz gero, teknoespazio teknoekologiko bat sortzeko gai izango ginateke. Horretarako, derrigorrezkoa da irudien eta bideoen bidalketak, eta pelikulak on-line ikusteak zer nolako kostu energetikoa duten analizatzea eta jakitea, norberak eta gizarteak oro har jakin dezan zenbatekoa den ekitza horien energia-kontsumoa.
Javier Tejada jakitunak komisariatu eta, besteak beste, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta La Caixaren Gizarte Ekintzak antolatutako “Energia: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera” erakusketaren baitan eskaini zen hitzaldia. JAKIUNDEk Javier Echeverria eta Oihana Otaegui jakitunen hitzaldiekin hartzen du parte egitasmoan. Oihana Otaeguiren hitzaldia, "Energía y Movilidad: La evolución tecnológica para una movilidad sostenible y eficiente", martxoaren 12an izango da, CIVICAN-en, 19:00etan.
Javier Echeverriaren hitzaldira gerturatutako ikus-entzule ugarien artean, JAKIUNDEko hiru kide: Humberto Bustince, UPNA/NUP-eko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna; Iñaki Pinillos, NASERTIC-eko zuzendaria; eta Daniel Innerarity filosofoa, Globernance-ko zuzendaria.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...