"Gure gizartearen erantzuna ustekabeko pandemia baten aurrean" izenburupean, jendarteari zabaldutako hiru solsaldi antolatu ditu Jakiundek STM-San Telmo Museoarekin batera, maiatzaren 17, 24 eta 31n, arratsaldeko 19:00etan. Sarrera libre izango da lekuak bete arte.
COVID-19aren pandemiak hankaz gora jarri du mundua. Ondorio dramatikoena hildakoak izan dira: sei milioi pertsona, gutxienez. Oso krisi sakon bat eragin du zenbait ordenatan: sanitarioan, jakina, baina baita ekonomikoan, sozialean, emozionalean eta politikoan ere. Oraindik ez dugu gainditu pandemia, eta denbora beharko dugu ondorioak gainditzeko –zentzurik baldin badauka halakorik esateak–. Pandemia berriak etorriko dira. Badakigu.Beraz, ondorioak atera eta bizitakoaz ikasi; hori da egin dezakegun onena.
Eta horretarako, San Telmo Museoak Erronkak egitasmoaren bitartez, eta Jakiundek, Akademiak diziplina anitzeko kideak dituenez, hainbat diziplinatako eta arlo profesionaletako pertsona kualifikatuen ikuspuntuak alderatuko dituzte. Uste dugu elkarrizketak –hainbat esperientzia eta ezagutza-esferatatik abiatuta– ikuspuntu berriak ekar ditzakeela; hots, hitz egiten dutenak diziplina berekoak direnean nekez ateratzen diren ideiak. Aniztasunetik eta kontrastetik gehiago ikas dezakegu.
Helburu hori izango dugu pandemiak erakutsi digunari buruz mintzatzeko egingo ditugun hiru saioetan.
Lehenengo solasaldia maiatzaren 17an zan zen, honako solaskideekin:
- Enrique Echeburúa, UPV/EHUko Psikologia Klinikoko katedraduna eta Jakiundeko kidea
- Iñigo de Miguel Beriain, UPV/EHUko Zuzenbide Publikoko Saileko Zuzenbidea eta giza genoma katedrako kidea eta Ikerbasque Research Professor.
- Arantxa Etxeberria, UPV/EHUko Logika eta Zientziaren Filosofia Saileko irakaslea eta ikertzailea.
Ignacio Arganda-Carreras, UPV/EHUko Ingeniaritza Informatiko Fakultateko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko Saileko ikertzaile eta Jakiundeko kidea izan zen solasaldiaren moderatzailea.
Bigarren solasaldia maiatzaren 24an izan zen, honako solaskideekin:
- Edurne Bartolomé, Soziologia eta Zientzia Politikoen irakaslea eta ikertzailea, Deustuko Unibertsitatea.
- Itziar Vergara, Gipuzkoako LMA-ESIetako Ikerkuntza Unitateko Arduraduna, Osakidetza.
- Edorta Cobreros, UPV/EHUko Zuzenbide Administratiboko katedraduna.
Ignacio Arganda-Carreras, UPV/EHUko Ingeniaritza Informatiko Fakultateko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko Saileko ikertzaile eta Jakiundeko kidea izango da solasaldiaren moderatzailea.
Hirugarren solasaldia maiatzaren 31n izan zen, honako solaskideekin:
- Nagore Ipiña, HUHEZIko dekanoa, Mondragon Unibertsitatea
- Asier Basurto, Soziolinguistika Klusterreko Ikerlaria eta komunikazio arduraduna.
- Iñaki Martínez de Luna, soziologoa, hizkuntza gutxituen soziolinguistikan aditua, Euskaltzaindiako kide urgazlea.
Nekane Balluerka, UPV-EHUko Psikologia Fakultateko Portaera Zientzien Metodologia arloko katedraduna izango da solasaldiaren moderatzailea.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...