Musika eta neurozientzia, giza eboluzioa, tecnología eta fisika. Lau dira musikarekin harremanetan jarriko diren diziplinak, asteazkenero, Iruñeko Errege Artxibategi Nagusiko auditorioan, azaroko 7, 14, 21 eta 28an, Zientzien hotsak zikloaren baitan, Jakiundek Nafarroako Errege Artxibategi Nagusiaren lankidetzarekin eta Laboral Kutxaren babesarekin antolatutako hitzaldi sorta.
Honako hau egitaraua:
AZAROAK 7- NEUROZIENTZIA ETA MUSIKA: Musikak gure garunean duen eragina. José Félix Martí Massó doktorea, Neurologia katedratiko emeritua(UPV/EHU), Jakiundeko akademikoa.
AZAROAK 14 - MUSIKA ETA GIZA EBOLUZIOA: Historia aurretiko kontaketa. Concepción de la Rúa, Antropologia Fisikoko katedraduna (UPV/EHU), Jakiundeko akademikoa.
AZAROAK 21 - TEKNOLOGIA ETA MUSIKA: Teknologia arte modu berri bat al da? Julián Ávila, konpositorea eta musika-teknologia irakaslea, CSMCLM (Gaztela-Mantxako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa).
AZAROAK 28 - FISIKA ETA MUSIKA. Unibertsoa materia eta uhinak. Javier Tejada, Materia Kondentsatuaren Fisika katedraduna (Universidad de Barcelona), Jakiundeko akademikoa.
Teresa Catalan eta Igor Ijurra jakitunek koordinatutako hitzaldi zikloa.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...