Jakiundeko kide Javier Tejada fisikari nafarrak itxiko du Zientzien hotsak zikloa, "Fisika eta Musika. Unibertsoa, materia eta uhinak" hitzaldiarekin, azaroaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Nafarroako Artxibategi Nagusian (Dos de mayo kalea z/g).
Javier Tejadaren hitzetan: "Unibertsoa ezerezetik sortu zen, horregatik da bere energia zero. Gaur egun, 13.500 milioi urte beranduago, unibertsoa hotza dago eta mikro-uhinak biltzen ditu bere baitan, telefonia mugikorrak erabiltzen dituen bezalakoak. Orain dela gutxi jakin dugu egon badaudela beste uhin batzuk, grabitazio-uhinak hain zuzen ere, Lurrera iristen ari zaizkigunak. Beharbada, interesgarrienak, De Broglie izeneko uhinak dira, objektu txikien mugimenduari loturiko uhinak dira, eta Mekanika Kuantikoaren oinarrian daude. Hitzaldiak naturaren edertasunari forma ematen dioten fenomeno kuantiko ondulatorioak izango ditu hizpide nagusi. Ziur naiz, Händel-ek bigarren Mesias konposatuko zukeela, uhin horien berri izan balu: aurrean azalduko zitzaion paradisu berriarengandik hartuko zukeen eta indarra."
Javier Tejada Palacios (Castejón, 1948), Materia Kondentsatuaren Fisikako katedraduna da, Bartzelonako Unibertsitatean, eta UBX Laborategiko zuzendaria. Fisikako Espainiako Errege Elkartea, Societat Catalana de Física, New Academy of Sciences, eta American Physical Society erakundeetako kide da.
Lorpen zientifikorik aipagarrienak: magnetizazioaren tunel efektuaren lehen ebidentzia esperimentala (1992), espinaren tunel erresonatzaile efektuaren aurkikuntza (1996), deflagrazio magnetiko kuantikoaren aurkikuntza (2006) eta tunel kuantiko efektuaren aurkintza I motako supereroaleetan (2011).
Jaso dituen sari nagusiak: Narcís de Monturiol Domina (1994); Honoris Causa Doktoretza, City University of New York-en (1996); International Award of Xerox Foundation (1998); Fellow of the American Physical Society (2000); Salva i Campillo Telekomunikazioen Saria (2000); Kataluniako Generalitatearen Zientzia Saria (2001); Kulturaren Vianako Printzea Saria (2006); Kataluniako Generalitateko ICREA Akademia (2009), Ikerketako Espainiako Saria (2009), eta Espainiako Fisikako Errege Elkartearen Domina (2016).
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...