HOTSAK/SONIDOS zikloa Iruñera itzuliko da urrian, Nafarroako Artxibo Nagusira, "Octubre Archimusical" egitarauaren baitan.
Aurten Ideien hotsak izango dira nagusi, urriak 6, 13, 20 eta 28an eskainiko diren lau hitzaldietan. Pilar Ramos, Luis Ángel de Benito, Ramón Andrés eta Jacinto Torres Mulas hizlariak ariko dira hurrenez hurren, Musika eta Feminismoa, Musika eta Esanahia, Musika eta Mitologia eta Musika eta Masoneria gaietaz.
Jakiundeko kide diren Teresa Catalán konpositoreak eta Igor Ijurra, Iruñeko Orfeoiko zuzendariak koordinatutako zikloak, Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Sailaren babesa eta Laboral Kutxaren lankidetza du.
Hitzaldiak jendarteari zabalik daude eta sarrera librea da, lekuak bete arte.
Urriaren 6an, lehenengo hitzaldia, Musika eta Feminismoa 2021ean, Pilar Ramos, Errioxako Unibertsitateko irakasleak eskainiko du. Berea da Feminismo y Música. Introducción Crítica (Madrid: Narcea, 2003) liburua.
Urriaren 13an, Luis Ángel de Benito, Radio Clasicako Música y Significado (RTVE) irratsaioaren egilea, musika eta esanahaiaz arituko da, Troiarren sinfonia gozoak hitzaldian.
Urriaren 20an, Ramon Andres idazle, musikologo, eta Vianako Printze saridunak (2002), musika eta mitologia izango ditu hizpide Norantza begiratzen du Orfeok? hitzaldian.
Urriaren 28an amaituko da zikloa musikaren eta masoneriaren arteko harremana aztertuz, Jacinto Torres Mulasen hitzaldiarekin. Torres Mulas profesorea Madrilgo Kontserbatorio Errealeko Musikologia katedraduna izana da, baita Unibertsitate Konplutentseko Dokumentazio Zientzien Fakultateko irakaslea eta Espainiako Musikologia Elkarteko kide sortzailea ere.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...