Jesus Mari Lazkano jakitunaren erakusketa Donostiako Kursaaleko Kubo-Kutxa aretoan, uztailaren 21etik urriaren 16ra arte izan da zabalik, DSS2016ren baitan.
Jakiundeko kidearean atzera begirako lehen erakusketa handia izan da hau eta ehun obra baino gehiagoren bitartez (formatu handiko margolanak, marrazkiak, oharrak hartzeko koadernoak, etab.) hiru hamarkadatik gorako ibilbide artistikoa erakutsi ditu.
Jesus Mari Lazkanoren ibilbide artistikoa aztertzerakoan, argi ikusten da bere bilakaera piktorikoa elkarrekin lotutako bi kausaren ondorio dela: alde batetik, hausnarketa-bidaia bat dugu; bertan aztertu ditu artistak pintura ogibide bezala, irudi piktorikoa irudikapen bezala eta natura inguru bezala. Bestalde, aldian behin hainbat geografiatan egindako bidaiak ditugu. Batzuetan, oso gertukoak dira geografia horiek, eta beste batzuetan, aldiz, urrunekoak bezain imaginarioak dira. Bere pintura, beraz, artearen historian eta historikoki artearen eraginpean egon izan den munduan zehar egindako joan-etorria izan da.
Iturria: DSS2016
DEIA (17/07/2016), Noticias de Gipuzkoa (17/07/2016), Berria (22/07/16), Noticias de Navarra (22/07/2016), GARA (28/07/2016)
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...