Martxoak 20, 19:00h, CIVICAN, Iruñea.
Humberto Bustince Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna da, Erresuma Batuko Nottingham Unibertsitateko ohorezko irakaslea eta Jakiundeko kidea.
Biga Data eta Adimen Artifiziala hitzaldia Zenbakiak eta gizateria erakusketarekin bat egiten duen hitzaldi zikloan eskainiko da. Erakusketa Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.
Gauzak horrela, adimen artifizialaren etorkizuna Big Datarekin loturik dago nahitaez. Datu hauen informazioari eta kudeaketari irtenbidea emateko sortzen ari diren aplikazio eta erabilerak aurrerapauso handiak ekartzen ari dira, bai teknologiari dagokionez, baita enpresan eta hiritarren bizi-kalitatean ere.
Hitzaldi honetan Big Data aipatzerakoan zehatz-mehatz zertaz ari garen aztertu eta datu-pilaketa horretaz informazio baliagarria nola atera daitekeen azalduko du Bustince jaunak, arlo desberdinetan izan dezakeen erabilera aipatuz.
Zenbakiak eta gizateria erakusketa Gismek eta Nafarroako Kutxako Fundazioak antolatu dute eta Javier Tejada jakituna izan da komisarioa. Jakiundek Humberto Bustincek eskainiko duen Big data eta adimen artifiziala hitzaldiarekin (martxoak 20) eta Iciar Astiasaran jakitunak eskainiko duen Nutrizioa eta elikadura, etorkizunerako erronkak hitzaldiarekin (apirilak 3) hartzen du parte hitzaldi zikloan.
Iciar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatología katedraduna da, Ikerketa errektoreordea, ICAI-Elikadura Zientzien Institutuko zuzendarikidea, eta Jakiundeko kidea.
Bi hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dira.
Humberto Bustinceri elkarrizketa RTVEn (2019/03/06), bere ikerketa taldearen azken lorpenen inguruan.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...