Apirilak 3, 19:00h, CIVICAN, Iruñea.
Iciar Astiasaran Nafarroako Unibertsitateko Nutrizio eta Bromatología katedraduna da, Ikerketa errektoreordea, ICAI-Elikadura Zientzien Institutuko zuzendarikidea, eta Jakiundeko kidea.
Nutrizioa eta Elikadura: etorkizunerako erronkak hitzaldia Zenbakiak eta gizateria erakusketarekin bat eginez eskainiko du Iciar Astiasaranek. Erakusketak Nazio Batuen Erakundearen Garapen Jasangarrirako Helburuen edukiarekin lotuta dago, eta agerian uzten du zenbaki horiek ezagutzeak berebiziko garrantzia duela mundu modernoaren konplexutasuna ulertzeko eta agertzen zaizkigun arazoei aurre egiteko.
Hitzaldian azalduko duenez, mundu-mailako elikadurari begira, globalizazioaren baitan bi mundu bereizten dira argi eta garbi: desnutrizioa eta malnutrizioa / gehiegizko nutrizioa.
Nazio Batuen helburu jasangarrien artean daude "Zero gose" xedea, elikagai eskasia jasaten duten milioika pertsonen arazoa saihesten saiatzen dena, eta "Osasuna eta ohitura osasungarriak" sustatzea helburu duen proposamena, neurri batean, kontsumo ohiturak hobetzeko asmoa duena. Helburu hauek etorkizunerako erronka handienetako bi dira.
Zenbakiak eta gizateria erakusketa Gismek eta Nafarroako Kutxako Fundazioak antolatu dute eta Javier Tejada jakituna izan da komisarioa. Jakiundek Humberto Bustincek eskainiko duen Big data eta adimen artifiziala hitzaldiarekin (martxoak 20) eta Iciar Astiasaranen Nutrizioa eta alikadura, etorkizunerako erronkak hitzaldiarekin (apirilak 3) hartzen du parte hitzaldi zikloan.
Humberto Bustince Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna da, Erresuma Batuko Nottingham Unibertsitateko ohorezko irakaslea eta Jakiundeko kidea.
Bi hitzaldiak gaztelaniaz eskainiko dira.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...