Maite Apezteguía akademikoak COAVN (Colegio Oficial de Arquitectos Vasco-Navarro/Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofiziala) erakundearen saria jaso du "ALFAYOMEGA REHABILITACIÓN de CEMENTERIO de ZABALEGI" lanarengatik, Hirigintza/Esku-hartze Urbanoaren modalitatean.
Epaimahaiak nabarmendu duenez, "sentikortasun handiz garatu da proposamena eta proiektatu dira itxiturak, karga poetiko handiko espazio bat lortuz. Hormen tratamenduak anbiguotasunarekin jokatzen du, eta horrek ezohiko emaitza lortzen du: horma zaharrak berreskuratzen dira, pitzadurak bere horretan utziaz; aurretik zeuden hormen jarraian eraikitzen diren horma berriak, bi hormak bereizita utziaz; hormak batzuetan opakuak dira eta beste batzuetan gardenak; ate aurreko eta soroen aurreko sareta gardena da: hilerri honen esperientziak bizipen bikotza eskaintzen du, bizitzatik kanpo nahiz bizitza barruan egotearena, bizitzatik heriotzerako pasadizoaren analogia modura. Epaimahaiak baloratu du, halaber, piezak erakusten duen paisaiarekiko atxikimendua; izan ere, haizearen soinuak areagotu egiten du tokiaren esperientzia paregabea, eta hilerria osatzen duten elementu bakanetako bakoitzak (atea, zuhaitza, gurutzea, zorua) berebiziko garrantzia du hilerriaren izaera ia mistikoa pizteko".
Jakitun nafarra Apezteguía Arquitects taldearen sortzailea da, eta Juan Carlos Linares eta Silvia Saldañarekin batera jaso du saria.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...