Jakiundeko kidea Valentziako Centre de Perfeccionamiento-ko arduradun izendatu du Palau de Les Arts Reina Sofía Fundazioko Zuzendaritzak, bi urterako, 2021eko irailean hasita. Bere eginkizuna izango da abeslari eta pianojoleen garapen artistikoaren azterketa jarraitua egitea, zentroko proiektuetarako egitasmo egokiak sortzea, ikasle bakoitzari ezagutza eta Opera, Lied, Chanson eta Zarzuelaren errepertorioen eta estiloen garapen egokia eskaintzea.
Soprano nafarrarentzat "Aire fresko ufadatxo baten antzera iritsi da zentroko zuzendari izendapena nire bizitzara. Abeslari berri guztiei aztarna sakon honen lekukoa emateko aukera izango dut. Gozamenez eta gogo biziz hartzen dudan konpromezua da."
Fuente: docenotas.com
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...