Maria Jesus Esteban jakitunak Matematikaren arloko Zientzien Europako Akademiako 2021eko Blaise Pascal Domina eskuratu du.
Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978), eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1981).
Gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibersitatean. International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidentea da, 2015-2019 eperako, bai eta Basque Center for Applied Mathematics erakundeko batzorde zientifikokoa ere; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntzaren Aholku Batzorde Zientifikoko kidea da, Centre National de la Reserche Scientifique (CNRS) erakundeko batzorde zientifikokoa, eta Zientzien Europako Akademiakoa. Société de Mathématiques Appliquées et Industrielles (SMAI) erakundeko presidentea izan da, Matematiken ERCko Advanced Grants paneleko presidentea, eta European Mathematics Society (EMS) zein European Science Foundation erakundeek sustaturiko «A Forward Look on Mathematics» proiektuaren koordinatzailea. Egun, EMSko Matematika Aplikatuaren Komiteko presidentea da. Horrez gain, Abel sarien hautaketa-komiteko kidea da (Abel sariak matematiken arloko Nobel sarien gisakoak dira, nolabait).
Jasotako ohoreen artean: Frantziako Chevalière de l'Ordre National du Mérite (2012), CAF-Elhuyar Merezimendu Saria (2017), SIAM-Society for Industrial and Applied Mathematics erakundeak emandako SIAM saria (2019) eta Frantziako Akademiako Jacques-Louis Lions saria (2019). Bestalde Doctor Honoris Causa izendapena du Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), Valentziako Unibertsitatean (2017) eta Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean (2019). Horrez gain, London Mathematical Societyko ohorezko kidea da eta Academia Europaeko kidea.
Bere ikerketak fisika eta kimika kuantikoaren esparruko modelizazio matematikoa du ardatz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria da, bai eta Paris-Dauhpine unibertsitateko Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE) zentroko Matematiken Sailekoa ere, Paris VI unibertsitatean CNRSko ikerketa-faseari ekin ostean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...