Maria Jesus Esteban matematikariak sari bikoitza jaso du, batetik Academia Europaeako kide izendatu dute eta, horrez gain, "SIAM Prize for Distinguished Service to the Profession" jaso du, Matematika Aplikatu eta Industrialentzako Elkarteak (SIAM-Society for Industrial and Applied Mathematics) eskaintzen duen saria.
Maria Jesus Esteban Galarza (Alonsotegi, Bizkaia, 1956), Matematiketan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (1978) eta doktorea Pierre et Marie Curie Unibertsitatean (1981).
Gaur egun, irakasle da Frantziako Paris-Dauphine Unibertsitatean. International Council for Industrial and Applied Mathematics (ICIAM) erakundeko presidentea da, 2015-2019 eperako, bai eta Basque Center for Applied Mathematics erakundeko batzorde zientifikokoa ere; horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia, Ikerketa eta Berrikuntzaren Aholku Batzorde Zientifikoko kidea da, Centre National de la Reserche Scientifique (CNRS) erakundeko batzorde zientifikokoa, Zientzien Europako Akademiakoa, eta London Mathematical Societyko ohorezko kidea. Société de Mathématiques Appliquées et Industrielles (SMAI) erakundeko presidentea izan da, Matematiken ERCko Advanced Grants paneleko presidentea, eta European Mathematics Society (EMS) zein European Science Foundation erakundeek sustaturiko «A Forward Look on Mathematics» proiektuaren koordinatzailea. Egun, EMSko Matematika Aplikatuaren Komiteko presidentea da. Horrez gain, Abel sarien hautaketa-komiteko kidea da (Abel sariak matematiken arloko Nobel sarien gisakoak dira, nolabait).
2012ko irailean, Frantziako Chevalière de l'Ordre National du Mérite izendatu zuten, 2017an CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen, eta Doctor Honoris Causa izendapena du Euskal Herriko Unibertsitatean (2016), Valentziako Unibertsitatean (2017), eta Edinburgoko Heriot-Watt Unibertsitatean (2019).
Bere ikerketak fisika eta kimika kuantikoaren esparruko modelizazio matematikoa du ardatz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa-zuzendaria da, bai eta Paris-Dauhpine unibertsitateko Centre de Recherche en Mathématiques de la Décision (CEREMADE) zentroko Matematiken Sailekoa ere.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...