Maria Jesus Esteban London Mathematical Society (LMS) erakundeko ohorezko kide izendatu dute. Jakiundeko kidea Frantziako CNRS (Centre National de Recherche Scientifique) eta University Paris-Dauphineko ikertzaile eta irakaslea da.
Londoneko Matematika Elkarteak adierazi du Maria Jesus Esteban matematikari bikaina dela eta ekarpen apartak egin dizkiola, batetik, ekuazio diferentzial partzial ez- linealen teoriari eta, bestetik, metodo ez bariazionalen erabilerari, mekanika kuantiko erlatibistan nahiz kimika kuantikoan.
LMS erakundea 1865ean sortu zen ezagutza matematikoa sustatzeko eta zabaltzeko, bai Erresuma Batuan eta bai nazioartean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...