Maribel Arriortua jakitunak (Barakaldo, 1950), Euskal Herriko Unibertsitateko Kristalografiako eta Mineralogiako katedradunak, Ikerbasque Fundazioaren aitortza jaso du, ikerketaren eta zientziaren alorrean egin duen eta egiten ari den lanagatik.
Ibilbide zientifiko osoaren aitorpena egin dio Ikerbasquek Maribel Arriortuari. Bera Ikasketak Euskal Herriko Unibertsitatean egin eta Mineralogia eta Kristalografia irakasle titularra izatea lortu zuen lehenengo ikasle-ohia izan zen. 1992az geroztik da katedraduna, eta EHUn katedra lortu zuen lehen emakumeetako bat izan zen.
IMaCris/MaKrisI ikerketa-taldea sortu zuen eta aitzindaria izan da ingurumen nahiz energiaren esparruan aplika daitezkeen sistema multifuntzionalei buruzko ikerketan. 2010ean, Euskadi Ikerketa Saria jaso zuen Zientzia eta Teknologia alorrean. 2012az geroztik da JAKIUNDEko kide.
Ikerbasquek 2019 honetan sortutako sariak emakume ikertzaileen lana azaleratzea du helburu. Maiatzaren 6an
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...