Javier Tejada Palacios jakitun nafarrak Fisikako Espainiar Errege Elkartearen domina eskuratu du, erakunde horrek eta eta BBVA Fundazioak antolatzen dituzten "Fisika Sariak" egitasmoren baitan. Bi erakundeek fisikako lan esanguratsuenen artean egiten dute urtero sarietarako aukeraketa.
Javier Tejada jakituna Egoera solidoaren fisikako katedraduna da Bartzelonako Unibertsitatean eta magnetismo kuantikoaren alorrean egindako oinarrizko aurkikuntzengatik saritu dute “materiaren ezaugarri magnetikoei buruzko funtsezko ezagutzan erabateko eragina izan dutelako bere oinarrizko aurkikuntzek", RSEFren (Real Sociedad Española de Física) esanetan.
Saria banatu duten bi erakundeen arabera, jakitun nafarrak "ikerkuntza alor berri bat zabaldu duten fenomeno kuantikoak aurkitu ditu, eta hogei bat patente eragin dituzte aurkikuntza horiek arlo ugarietan, hala nola, biomedikuntzan edota artearen ikerkuntzan." Tejada jaunak "magnetismoan aurkitutako tunel efektoa fisika modernoaren mugarrien artean kokatzen da, memoria magnetikoen metatze dentsitatearen muga ezartzen du, eta ordenadore kuantikoen garapenerako pauso bat dira".
Argazkia: Ana Portnoy
http://www.jakiunde.eus/nc/eu/jakitunak/m/?mid=6&n=Tejada-Palacios-Javier
https://rsef.es/images/Fisica/NdP_Premios_fisica_resolucion_22.01.2016.pdf
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...