Urriaren 9 eta 11 artean III. Memoria Feministak jardunaldia antolatu dute JAKIUNDEk eta STM-San Telmo Museoak. Bi hitzaldi San Telmo Museoan eskainiko dira, asteazken eta ostegunean, eta ostiralean mahai inguru bat eskainiko da goizez UPV/EHUko Carlos Santamaria Zentroan. Azken ekitaldi hau Carmen Amorós eta Memoria Feministak zikloaren sortzailearen Teresa del Valle jakitunaren ohorez izango da.
Galiziako Carme Adán, filosofoa eta politikariak “Feminicidio: memorias de un concepto” hitzaldia eskainiko du urriaren 9an, asteazkenez, Javier Echeverria JAKIUNDEko lehendakariordeak ekitaldia aurkeztuko duelarik; eta biharamunean, urriaren 10ean, Ana de Miguel, filosofo eta ikertzaileak “Feminismo y marxismo, ideas que cambiaron nuestro mundo” hitzaldia eskainiko du, Txetxu Ausín CSIC-eko (Centro de Investigaciones Científicas).
Urriaren 11n Carlos Santamaria Zentroan eguerdiko 12:00etan eskainiko den mahai inguruan, Carmen Díez, Ana de Miguel eta Concha Roldánek estatu espainiarren ikerketa feministek bizitako une garrantzitsua aztertuko dute: CSIC-eko Filosofia Institutuan Celia Amorósek koordinatutako "Emakumea eta Boterea" ikerketa proiektua, hain zuzen ere. Ikerketa honek ekarpen esanguratsuak egin zituen feminismoaren kontzeptualizazioan eta baita feminismoaren dimentsio antropologikoan, etikoan eta politikoan ere. Ikerketa hartan hartu zuten parte Teresa del Valle (UPV/EHU), Carmen Díez (UPV/EHU) eta Concha Roldán (IFS-CSIC) ikertzaileek, genero ikasketetan aditu diren beste ikertzaileekin batera. Ikerketa haren ondorioak gaur egun, 30 urte beranduago, indarrean jarraitzen duten aztertuko du mahaiak.
Hirugarren edizio honekin amaituko da Memoria Feministak zikloa, 2017, 2018 eta 2019an San Telmo Museoak eta JAKIUNDEk antolatutako jardunaldia.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...