Miguel Zugaza, Jakiundeko kide eta Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendariak "Idas y venidas. Ciudad, museo y ciudadanía" hitzaldia eskaini zuen apirilaren 6an Deustuko Unibertsitateko Deusto-Forumen, Jakiundek apirilaren 7an egin zuen Bilkuraren ospakizunen baitan.
Prado Museoko zuzendari 15 urtez izan eta gero, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaritza hartu berri du Miguel Zugazak martxoan. Madrilera joan aurretik, 1996-2002 artean Arte Ederren Museoko zuzendari izana zen, beraz, itzuli eta gero eskaintzen zuen lehenengo hitzaldia zenez gero, arreta handia piztu zuen eta Gradu Aretoko lekuak berehala bete ziren.
Jakiundeko kideak bere lan-ibilbidearen laburpenaren bitartez, Bilbon urteetan zehar sortutako museoen ekarpenaren berri eman zuen eta, besteak beste, Arte Ederren Museoaren baitan aurrerantzean hiriarekin eta herritarrekin izan beharreko harremanaz hausnarketa egiten ari direla adierazi zuen.
Hitzaldiaren grabaketa epe laburrean eskura egongo da Jakiunderen web honetan.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...