Jakiundek lehen aldiz Iruñean egin zuen bere Ohiko Bilkura Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) gonbidatuta, apirilaren 17an. Akademiako kide batek bere lana edota bizipenenei buruzko hitzaldia eskaini ohi du bilkuretan eta aldi honetan Juan Ignacio Pérez Iglesias jakitunari egokitu zitzaion aukera. "Nacidos para correr" hitzaldia eskaini zuen Euskal Herriko Unibertsitateko Fisiologia katedradunak eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren koordinatzaileak, unibertsitateko komunitateari, irakasle zein ikasleei, zabalik zegoen ekitaldian.
Honako loturan ikus daiteke hitzaldia:
https://upnatv.unavarra.es/pub/juan-ignacio-perez-nacidos-para-correr
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...