Conchi de la Rúa, UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Genetika, Antropologia Fisiko eta Animalia Fisiologiako Departamentuko Antropologia Fisikoko katedraduna da Jakiunde 2022 egutegiko urriko protagonista. Santimamiñeko haitzuloan grabatutako honako bideoan, paleogenomikan, hau da, aintzinako DNAren azterketan oinarritutako bere lanaz hitz egiten digu.
Zientzia Biologikoetan (1979) eta Medikuntzan (1986) lizentziatua da EHUko Zientzien Fakultatean, eta Zientzia Biologikoetan doktoratu zen bertan 1984an. Antropologia Biologikoaren arloko ikerketari egindako ekarpenari dagokionez, ikuspegi molekularra sartu du giza bilakaeraren ikerketan. 1990eko hamarkadaren erdialdean, ADN zaharra xede zuen ikerketa-ildo bati ekin zion. Gaur egun, erreferentea da estatu mailan, eta nazioarteko proiekzio handia du. Arlo horretan lortutakoari esker, euskal unibertsitate-sistemaren talde finkatutzat jo dute azken 9 urteetan. Gaur egun, antzinako giza espezieen –Cro-Magnon eta Neanderthal– genomaren sekuentziazio masiboko proiektu bat garatzen ari da, eta bere taldea uneko ikerkuntzaren abangoardian dago.
UPV/EHUko irakasle izan da 1980tik eta azken hamar urteetan 50 argitalpenetan baino gehiagotan parte hartu du. Horietatik 35 baino gehiago Europako eta Ameriketako nazioarteko aldizkarietan atera dira. Hamabost liburu-kapitulu idatzi ditu, eta komunikazioen aurkezpenak egin ditu nazioarteko kongresuetan (Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Italian AEBetan, Japonian, Australian, eta abarretan), bai eta naziokoetan ere.
Eusko Iker Ikerketa Saria jaso zuen 2010ean.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...