Lurraldearen antolamendua eta globalizazioa: eutsi al diezaiokegu nortasunari? jardunaldiak Horacio Echevarrieta handikiaren aintzinako saloia bete egin zuen, Erronkak/Desafíos DSS2016 egitasmoaren baitan.
Agustin Azkarate jakituna, UPV/EHUko Arkeologia katedraduna eta Kultur Paisaiak eta Ondarea Unesco Katedraren zuzendariak koordinatutako jardunaldia irailaren 16an egin zen Punta Begoña Galerian.
Jardunaldiaren helburua hirukoitza zen. Batetik, Horacio Echevarrietaren irudiaren bitartez, ekintzaile belaunaldi baten errebindikazioa egitea, Bilboko Abran, hainbat argi-itzalekin izanik ere, ibai eta itsas-paisaia horren eraldaketan parte hartu baitzuten. Bigarren helburua, eraldatutako eskenatokiei ikusgarritasuna eskaintzea. Ingurune hau gotorleku eraikin-sistema bat zen aintzinean, eta erabateko aldaketa ezagutu zuen XX. mende hasieran, baserri-giroan murgildutako lur-saila izatetik, salerosgaien irteera zen industria eta portu-eremua bihurtu zelako, altzairuaren produkzioa, burdinaren itsas-merkataritza, bokazio higienista zuten azpiegiturak, eta aisialdirako eta gozamenerako lur-sail berriak medio. Azkenik, nortasun berezia duten lekuen identitatea eta kultura modu egokian ustiatzea (Bilboko Abra), partaidetza sentimenduaz baliatu eta alderdi sozioekonomikoa garatzeko aukerak sustatzeko.
Jardunaldiari hasiera eman zioten Koldo Iturbek, Getxoko Udaleko alkateordeak; Izaskun Iriartek, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Administrazio eta Plangintzako, Ingurumeneko eta Lurralde Politikako sailburuordeak; Javier Echeverríak, Jakiundeko presidenteordeak eta Aitzol Lamikizek, UPV/EHUko Bizkaiko Campuseko Kanpo Harremanetarako Zuzendariak.
Egunean zehar, Mónica Luengo, ICOMOS Monumentuen eta Leku Historiko-Artistikoen Nazioarteko Kontseiluko Kultur Paisaien Nazioarteko Zientzia Batzordeko kideak; Javier Taks, Uruguayko Errepublikako Unibertsitateko antropologo eta irakasleak; José María Luna, Picasso Fundazioko, Málagako Pompidou Zentroko eta Errusiako Museoko Kolekzioko zuzendariak; Juan Manuel Madariaga, UPV/EHUko Kimikako katedraduna; Iñaki Antigüedad, UPV/EHUko Geodinamikako katedraduna eta Ibone Ametzaga, Ekologian doktorea, paisaiari, kulturari eta nortasunari buruz aritu ziren, bi hitzaldi eta mahai inguru batean.
Jardunaldia Bilboko Iubilo Abesbatzaren (BIA) kontzertuarekin amaitu zen, nortasuna, itsasoa eta emigrazioari buruzko kantu-errepertorioa eskaini zutelarik.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...