Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakaria, Europako Fisika Elkarteko Ohorezko kide izendatu dute. Fisikari nafarraren ustez, izendapenak, bere lan jardueraz gain, zientziaren komunikazioan eta zabalkudean egindako lana hartzen du aintzat. Donostia International Physics Center (DIPC) erakundeko lehendakariaren hitzetan, Donostia zientzia-hirian bihurtu da bertan kokatutako ikerketa zentro eta abangoardiako talentuei esker.
Apirilaren 7an Europako Fisika Elkarteko egoitzara gonbidatu zuten Etxenike jauna, 'Passion for Knowledge' festibalari buruz hitzaldia eskaini zezan. Bi urtetik behin ospatzen den ekitaldiak jendartean dibulgazio zientifikoa egitea du helburu, bereziki gazteen artean, eta bizpahiru egunez nazioarteko zientzialari bikainak biltzen ditu Donostian, Nobel Sariak barne.
Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak beste 20 kiderekin partekatzen du EPS-European Physical Societyko ohorezko kide titulua, horien artean hainbat Nobel Sari daudelarik.
Elkarrizketa Diario Vasco egunkarian.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...