Nafarroako Unibertsitate Publikoak (UPNA/NUP) antolatuta, Pedro Miguel Etxenike, Jakiundeko Ohorezko Lehendakariak "La sublime utilidad de la ciencia inútil" hitzaldia eskaini zuen Iruñeko Nafarroako Museoan apirilaren 16an.
NUPeko Julio Lafuente errektoreak aurkeztu zituen Pedro Miguel Etxenike jauna, eta Jakiunde bera, aretoa bete zuten ikus-entzuleen aurrean. Haien artean zeuden Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Iñaki Goirizelaia; UNEDeko errektorea, Alejandro Tiana; Nafarroako Unibertsitateko errektore-ohia, Ángel José Gómez-Montoro; eta unibertsitate bereko ikerketa errektore-ordea, Iciar Astiasaran, guztiak Jakiundeko kideak.
Hiritarrek nahiz bertaratutako Akademiako jakitunek gogotsu jarraitu zuten hitzaldia. Etxenike jaunak oinarrizko ikerketa babesteak duen garrantzia adierazi zuen, gizartearen garapenaren oinarria denez gero. Era berean, hezkuntza eta talentua zaintzea oinarrizkoa dela azpimarratu zuen.
Honako loturan ikus daiteke hitzaldia:
https://upnatv.unavarra.es/pub/pedro-miguel-etxenike-museo-navarra
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...