Jakiundek azaroaren 11n, ostiralean egingo du Ohiko Osoko Bilkura Akademiaren egoitza ofizialean, Bergarako Olaso Dorrean.
Bilkuraren lehenengo zatia jendarteari zabalik dago eta bertan Jesus Mari Lazkano margolaria eta Ignacio Palacios-Huerta ekonomialaria Jakiundeko kide oso izendatuko dituzte, 2016ko apirilaren 8ko Bilkuran Akademiako kide hautatuak izan eta gero.
Jakitun berriek kargua hartu eta gero, Jakiundeko kide Sonia Gaztambide doktoreak Ponle cara a la acromegalia hitzaldia eskainiko du.
Zientzia, Arte eta Letren Akademiako kideak urtean bitan elkartzen dira. Udaberrian Ohiko Osoko Bilkura Euskal Herriko 7 unibertsitateetako batean egiten da, eta udazkenean berriz, Bergarako egoitzan egiten du Bilkura Akademiak.
2014an Nafarroako Unibertsitate Publikoan (UPNA/NUP) egin zuen Jakiundek Bilkura apirilean, eta 2015ean Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Bilboko Bizkaia Aretoan. 2017ko apirilean Deustuko Unibertsitatean elkartuko dira jakitunak.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...