Jakiundek 2015eko bigarren Ohiko Osoko Bilkura egin zuen ostiralean, azaroaren 13an Bergarako Olaso Dorrean. Teresa Catalán musikagile nafarrak eta Maria Jesus Esteban matematikari bizkaitarrak hartu zuten Jakitun Oso kargua; hirugarren jakitun berriak, Francisco Etxeberria mediku forentseak berriz, ezin izan zuen bertan izan lan kontuak medio Kolonbian zelako. Bestalde, Iosu Zabala, Mondragon Unibertsitateko errektore-ohiak, Ohorezko Jakitun kargua hartu zuen, errektore izan zen bitartean kargugatiko jakituna zortzi urtez izan eta gero.
Jakiunderen Bilkurak bi zati izan ohi ditu; lehenengo zatia jendaurrekoa da, eta kargua hartzen duten jakitunei diplomak eta dominak emateaz gain, Akademiako kide batek hitzaldia eskaini ohi du, bere bizipenei eta lanbideari buruz. Oraingo honetan, Gurutz Jauregui, UPV/EHUko Zuzenbide Konstituzionaleko katedradunaren txanda izan zen, eta berehala egongo da ikusgai web honetan.
Jakiunderen barne gaiei dagokion bigarren zatian, Julio Lafuente matematikan katedraduna eta Nafarroako Unibertsitateko (NUP) errektore-ohia, Ohorezko Jakitun izendatu zuen Akademiak, eta datorren urteko udazkenean hartuko du kargua. Bestalde, abian dauden egitasmoak eta 2016an estreinatuko direnak aztertu zituzten jakitunek.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...