Jakiundek Deustuko Unibertsitatean egin zuen Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura apirilaren 7an.
Unibertsitateko Gradu Aretoan egin zen Jakiunderen Bilkuraren lehenengo zatia, jendarteari beti zabalik egon ohi dena, eta Jakiundeko berrogeita hamar kide pasatxo bildu ziren bertan, Akademiako kide urgazle gazte berrien kargu hartzea ikusteko: Nora Alonso Casajús biologoa, Lourdes Basabe-Desmonts kimikaria, Nuria Cano antropologoa, Naroa Ibarretxe neurozientzialaria, Oihana Otaegui Madurga Automatika eta Elektronika Ingeniaria, Igor Ijurra Fernández koro zuzendaria, Jon Maya Sein dantzari eta koreografoa, David Pardo Zubiaur matematikaria eta Mikel Santesteban Insausti hizkuntzalaria. Ignacio Arganda-Carreras ingeniari informatikoak ezin izan zuen bertan izan. Jakiundeko kide urgazle gazteak 10 dira guztira.
Ondoren, Sonia Gaztambide doktore eta jakitunak Ponle cara a la acromegalia hitzaldia eskaini zuen. Akromegalia tratamendua baduen gaitz bitxia da, horregatik beharrezkoa da gizarteak ezagutzea ahalik eta azkarren gaitzari erantzuna eman ahal izateko.
Barne-bileran, Iñaki Goirizelaia, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore-ohia ohorezko jakitun izendatu zuen aho batez Akademiak.
Bilkuran, Jesus M. Ugalde, Jakiundeko lehendakariarekin batera, eguneko anfitrioia, José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektore bezala kargugatiko jakitun denak, Mondragon Unibertsitateko errektore Bixente Atxak, Nafarroako Unibertsitateko errektore Alfonso Sánchez Tabernerok eta, lehendabiziko aldiz, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore berri Nekane Balluerkak hartu zuten parte. Bertan izan ziren, era berean, UNEDeko errektore-ohi Juan Gimeno eta Mondragon Unibertsitateko errektore-ohi Iosu Zabala, ohorezko jakitunak biak ala biak, Jakiundeko Ohorezko Lehendakari Pedro Miguel Etxenikerekin batera.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...