Udaberriko Ohiko Osoko Bilkura ospatu zuen Jakiundek apirilaren 20an, Orona Ideon, Mondragon Unibertsitateko Hernaniko campusean.
Jendarteari zabalik zegoen Bilkuraren lehenengo zatian, goizeko 10:00etan, 2017ko azaroko Bilkuran hautatutako hiru akademiko berriek haru zuten kargua:
- Humberto Bustince
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Konputazio Zientzien eta Adimen Artifizialeko katedraduna, (UPNA/NUP).
- Ander Gurrutxaga
Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia katedraduna, (UPV/EHU).
- Helena Matute
Deustuko Unibertsitateko Psikologia katedraduna.
Hiru jakitun berri hauekin, 84 akademiko ditu orain Jakiundek guztira: 62 akamideko oso, zazpi kargugatiko akademikoak (zazpi unibertsitateetako errektoreak: Deustuko Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsiateta, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Pabe eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitatea eta UNED), bost ohorezko jakitun, eta hamar jakitun urgazle gazte.
Jendarteari zabalik dagoen Bilkuraren lehenengo zatian Akademiako kide batek bere alorrari buruzko hitzaldia eskaini ohi du. Aldi honetan, Mondragon Unibertsitateko errektore ohia eta Jakiundeko ohorezko jakitun Iosu Zabalaren txanada izan zen, “La experiencia cooperativa de Mondragon: La práctica de una utopía” hitzaldia eskaini zuelarik, Arrasateko Eskola Politeknikoaren sorreraren 75. urteurrenarena dela eta.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...