Rafael Moneo akademikoak BIA Saria jaso du, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO-COAVN) Bizkaiko Ordezkaritzako BIA, Bilbao Bizkaia Architecture plataformak ematen duen saria.
BIA Sariak Bizkaiko edo beste hiri edo lurralde batzuetako gizartearen garapenari lagundu dioten arkitektoak aintzatesten ditu. Hala, III. FORUM REGENERATION URBAN 2018 kongresuaren baitan Rafael Moneok eskuratutako sariak, arkitekturaren bitartez hiriko eraikuntzen eta gizakiaren jarduera naturala eta iraunkorraren integrazio prozesua sustatu izana, eta eskala desberdinetako espazioen birsorkuntzarako aukerak plazaratu izana aitortzen dio arkitekto nafarrari.
Moneo jaunak ekainaren 22an, “Paisaia produktibo berriak” izenburua izan duen kongresuaren amaiera ekitaldian jaso zuen saria, Bilboko Arte Ederren Museoan.
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...