José Guimón. Historias de un arquitecto de la psiquiatría y psicología vascas izenburupean, Guimón doktorearen biografia argitaratu du Iñaki Markez doktoreak, AEN (Asociación Española de Neuropsiquiatría) elkartearen baitan dagoen OMEko (Osasun Mentalaren Elkartea) kide eta 2016ko abenduan zendu zen jakitunaren adiskideak.
Liburuaren hitzaurrea Miguel Ángel González Torres doktoreak, UPV/EHUko irakasle eta Basurtoko Ospitaleko Psikiatria Zerbitzuko buruak idatzi du. Lanak bi zati ditu, lehenengoak Guimón doktorearen bizipenak azaltzen ditu eta bigarrenak haren lan idatziak.
José Guimón Ugartechea (1943-2016) Medikuntzan lizentziatu zen Bartzelonan 1966an eta 1970ean doktoretu zen. Suitzan eta New Yorken jarraitu zuen formakuntza. UPV/EHUko irakasle izan zen 1970etik aurrera, eta Psikiatria katedratiko 1981. urteaz geroztik. Ginebrako Unibertsitateko katedratiko ere izan zen (1993-2003), eta Suitzako kantoi hartako Zerbitzu Psikiatrikoak zuzendu zituen (1994-2000).
2013ko Ikerkuntzarako Euskadi Saria jaso du Gregorio Monreal historialari, legelari eta jakitunak, Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean. Iñigo Urkullu lehendakariak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako...
Humboldt Ikerketa Sari ospetsua irabazi du Enrique ZUAZUA Basque Center for Applied Mathematics zentruko (BCAM) eta Ikerbasqueko matematikariak. Saria izen bereko Fundazioak eskaintzen die ikerketa lanetan murgildurik bidea egin...
Madrilgo Unibertsitate Konplutenseak (UCM) honoris causa doktore izendatu du Pedro Miguel Etxenike Landiribar, José Carrillo UCMko errektoreak zuzendutako ekitaldian. Inbestidura-ekitaldian izan dira, besteak beste, Iñaki...
Jean Haritschelhar Duhalde 90 urte zituela zendu zen 2013ko irailaren 1ean. Profesore, idazle, politikari, euskaltzainburu ohia eta jakituna, hainbat alorretan egin zuen lan, baina euskararen aldeko jardunagatik izan zen...
Mari Carmen Gallastegi (Bergara, 1945) ekonomialari eta 1991an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza sailburua izandakoak jaso du Eusko Ikaskuntza saria EHUn ikerketan egindako lanarengatik. Epaimahaik "euskal...